Itxi

telebista

Historia argazkitan

Urtainen garaipenak hizpide, gaur gaueko 'La Imagen de Mi Vida' saioan

EITB

Boxeolari euskaldunak Europako titulua irabazi zueneko garaia ekarriko dute gogora aste honetako protagonistek: Capak, Doloresek eta Tasinek.

Gaur gaueko 'La Imagen de Mi Vida' saioak euskal kirolak XX. mendean bizi izan zuen momentu garrantzitsua gogoratuko du: Jose Manuel Ibar Urtain boxeolariak 1970ean Europako Txapelketa irabazi zuenekoa. Garai hura gogoratzeko, Capa, Dolores eta Tasinen argazkiez baliatuko dira. Hirurentzat, Urtainen garaipena une historiko garrantzitsua izan zen, eta ametsak egi bihurtu daitezkeela erakutsi zien.

Hiru protagonisten bizitzako argazkirik adierazgarrienak bilduko dituzte eta haien oroitzapenetan barrena murgilduko dira. Jon Gesalaga argazkilaria buru duen profesional taldeak protagonista bakoitzaren argazki bat aukeratu eta berreraikiko du, orduko sentipen eta emozioak berriro ere sorraraziz.

Capak ezkondu zeneko eguna biziko du berriz ere, Doloresek bere gazte garaiko lagunen adiskidetasuna eta Tasinek 80ko harmarkadako danborrada gogoratuko du. Zer sentituko dute gure protagonistek honako momentuak berriz ere bizitzean?

'La Imagen de Mi Vida' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.