Itxi

telebista

22:15ean

'Agur esatea' dokumentala, gaur gauean, 'Zinez' saioaren baitan

I. A. | EITB.EUS

1937an Erresuma Batura eraman zituzten Euskal Herriko ia 4.000 haurrei buruzko istorioa kontatzen duen filma ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.

0:23

"Zinez" Fermin Etxegoienek aurkezten duen saioak Agur esatea (To say goodbye) dokumentala eskainiko du gaur gauean. Espainiako Gerra Zibilean gertatutako haurtzaroaren eta nortasunaren galerari buruzko istorio bat da, baina, batez ere, itxaropenez betetako istorio hunkigarria da. Besteak beste, Iñaki Beraetxe, Ramon Agirre, Klara Badiola, Kontxu Odriozola, Mari Asun Pagoaga eta Kandido Uranga euskal aktore ezagunek parte hartu zuten bikoizketan.

Animazio teknikak erabiliz, filmak 1937an Erresuma Batura ebakuatu zituzten Euskal Herriko ia 4.000 haurrei buruzko istorioa kontatzen du. Gurasoei agur presaka esatera behartuta, haur horiek Erresuma Batuan hiru hilabetez egongo zirela uste zuten, baina, 75 urte geroago, batzuk bertan daude oraindik, gurasoengandik eta jatorrizko herritik aldenduta betiko. Gaur egun 80 eta 90 urte bitartean dituzten 14 haurren ahotsen bidez, historiaren gertaera tragiko hura sakon kontatzen da animaziozko dokumental eder honetan.

Ez ezazu galdu Agur esatea dokumentala, gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.