Itxi

telebista

Zinema ETB2n

'El hombre de Acero' pelikula, gaur, 'El Superhit' saioan

eitb.eus

Erredakzioa

22:10 aldera hasiko da Zack Snyderrek zuzendu zuen Supermani buruzko filma. Henry Cavill, Russell Crowe, Amy Adams eta Kevin Costner dira protagonista nagusiak.

  • Henry Cavill aktorea, 'El hombre de Acero' filmaren protagonista.

    Henry Cavill aktorea, 'El hombre de Acero' filmaren protagonista.

El hombre de Acero (Man of Steel) Supermani buruzko pelikula eskainiko du ETB2k gaur gauean, 'El Superhit' saioaren baitan. 22:10 aldera hasiko da Zack Snyderrek zuzendutako lana, eta Henry Cavill, Russell Crowe, Amy Adams eta Kevin Costner dira protagonista bertan.

Saga berri hau grabatzeko ideia David S. Goyer gidoilariari bururatu zitzaion, Batmanen azken pelikula idazten ari zenean. Ideia hori Christopher Nolan zuzendariari kontatu zion, eta Nolanek gidoia idazten lagundu zion. Orduan egin zuten Warner Bros. etxeko superheroirik ospetsuena berreskuratzera bultzatu zuen filmaren gidoia.

El hombre de Acero pelikulan, Henry Cavill aktoreak jantzi zuen kapa gorria, Kevin Costner aktoreak gorpuztu zuen Jonathan Kent (Supermanek Lurrean izango duen aita), eta Amy Adams aktoreak, Lois Lane.

Filmak hainbat 'aita' dituela esan daiteke, eta, horien artean, Zack Snyder da nagusia, zuzendaria izan baitzen sormen artistikoaren arduraduna. Fikzioan, Russel Crowe da Supermanen aita biologikoa pelikulan.

Warner Bros. konpainiaren ekoizpenak 170 milioi euroko kostua izan zuen.

El hombre de Acero pelikula gaur gauean izango da ikusgai, 22:10 aldera, ETB2n.