Itxi

telebista

21:40an

Lehendakariari elkarrizketa, gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en

A.E.|EiTB

Xabier Garcia Ramsden kazetariak Iñigo Urkullu lehendakaria  elkarrizketatuko du, 21:40an, zuzenean.

Gaur, 21:40an, Xabier Garcia Ramsden 'Teleberri'ko aurkezleak Iñigo Urkullu lehendakaria elkarrizketatuko du ETB2n eta eitb.eus-en, aktualitate gaien inguruan galdetzeko.

Elkarrizketan, legegintzaldiaren lehen zazpi hilabete hauen nondik norakoak aztertuko dituzte, eta Eusko Jaurlaritzak agintaldia amaitu arte dituen erronka eta asmoei buruz hitz egingo dute.

Horrez gainera, Garcia Ramsdenek kalean herritarrei entzundako galderak eta kezkak helaraziko dizkio lehendakariari.