telebista
Txirrindularitza
Frantziako Tourraren hirugarren etapa zuzenean, gaur, EiTBn
EITB
212,5 kilometroko etapa izango da gaurkoa, Verviers eta Longwy-ren artekoa.
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute gaur Frantziako Tourraren hirugarren etapa, 11:55etik aurrera. Laugarren eta hirugarren mailako bost mendate dituen 212,5 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek Verviers eta Longwy artean, eta etaparen amaiera mendate gainean izango da. % 5,8ko pendiza duen 1,6 kilometroko igoera egin beharko dute azken txanpan. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean.
Jarraitu hirugarren etapa zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.