Itxi

telebista

Zinea

'Sr. y Sra. Smith' filma, gaur gauean, ETB2ko 'El Superhit' saioan

Akziozko eta komediazko film honen zuzendaria Doug Liman da eta Brad Pitt eta Angelina Jolie dira protagonistak. 22:10etik aurrera egongo da ikusgai ETB2n.

ETB2k Sr. y Sra. Smith filma eskainiko du gaur gauean, 'El Superhit' saioaren baitan. Doug Limanek zuzendutako filma da eta Brad Pitt eta Angelina Jolie dira protagonistak.

Jane eta John Smith senar-emazteak dira eta bizitza gris eta aspergarria dute. Biek sekretu bat ezkutatzen dute: agente sekretuak dira eta oso hiltzaile eraginkorrak. Horrez gain, lehian dauden bi antolakunderentzako lan egiten dute. Euren bizitza goitik behera aldatuko da bata bestea hiltzeko kontratatzen dituztenean.

Sr. y Sra. Smith filma gaur gauean izango da ikusgai, 22:10ean, ETB2ko 'El Superhit' saioaren baitan.