Itxi

telebista

Hasi dira castingak

'El Conquistador del Fin del Mundo'ren castinga, gaur, Gasteizen

I. A. | EITB.EUS

Abiatu dira "El Conquistador del Fin del Mundo 14"ko castingak, gaur Gasteizen. Bideo-castinga egiteko aukera ere badago: "El Conquis"ek eitb.eus-en duen webgunetik igo daitezke bideoak.

"El Conquistador del Fin del Mundo"ren 14. edizioa prestatzen ari gara dagoeneko, eta garrantzitsuena falta da: lehiakideak. Urtero bezala, casting presentzial bidez eta bideo-casting bidez parte hartzeko aukera izango dute lehiakidegaiek. Aurrez aurreko castingak martxan daude, eta uztailaren 12a bitartean egongo dira, guztiak 10:00etatik 20:00etara. Atzo izan zen lehen txanda, Iruñean.

Gaur, osteguna, Gasteizen: NH Canciller Ayala Vitoria Hotela (Santiago Ramon y Cajal kalea, 5), 10:00etatik 20:00etara.

Uztailak 10, astelehena, Donostian: Silken Amara PlazaSan Sebastián hotela (Pio XII.aren plaza, 7), 10:00etatik 20:00etara.

Uztailak 11 eta 12, asteartea eta asteazkena, Bilbon: EiTBren egoitza (Basurtuko Kaputxinoen bidea, 2), 10:00etatik 20:00etara.

Bideo-castinga

Gainera, aurreko urteetan bezala, saioko lehiakide izan nahi duten lagunek online castinga egin dezakete, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren webgunetik bideoa bidalita. Abuztuaren 31 arte egongo da bideo-castinga bidaltzeko aukera.

Saioa eta Alex "El Conquistador del Caribe"ko lehiakideek bidalitako bideoei esker lortu zuten saioan sartzea.

Hona hemen Alexek egin zuen bideo-castingaren zati bat.

 

Hau da Saioak bidali zuen bideoa.

 

Zorte on guztioi!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • ETB1