Itxi

telebista

Saio berezia

Asteburuko irudi onenak, gaur, 'Sanferminak 2017' saioan

A.E.|EiTB

Nafarroako III Trikiti Jaialdia izango da ikusgai ondoren.

Gaurko 'Sanferminak 2017' saioan, Ilaski Serranok asteburuan Iruñean izandako giroa nolakoa izan den erakutsiko du, eta horretarako, irudi eta momentu onenen laburpen bat eskainiko digu di-da batean.

Ondoren, jai hauetan ere nonahi entzuten diren trikiti doinuak ekarriko dizkigu, kasu honetan, Altsasuko Iortia kultur gunean ospatutako Nafarroako III Trikiti Jaialdiarekin. Jaialdi honetan, trikitiaren tradizioa bizirik mantentzen duten familiak ikusiko ditugu jo eta ke trikiti eta panderoekin, besteak beste, Narbarte anai-arrebak, Laja aita-semeak edota Lasa ahizpak.

Hau guztia gaur, ETB1en, gaueko 21:00etatik aurrera izango da ikusgai.