Itxi

telebista

10:00etatik a 20:00etara

'El Conquistador del Fin del Mundo'ren azken castinga, gaur, Bilbon

I. A. | EITB.EUS

Gaur izango da aurrez aurreko azken castinga, Bilbon. Bestalde, bideo-castinga egiteko aukera ere badago, abuztuaren 31 arte: "El Conquis"ek eitb.eus-en duen webgunetik igo daitezke bideoak.

1:34

"El Conquistador del Fin del Mundo"ren 14. edizioa prestatzen ari gara dagoeneko, eta garrantzitsuena falta da: lehiakideak. Urtero bezala, casting presentzial bidez eta bideo-casting bidez parte hartzeko aukera izango dute lehiakidegaiek. Iruñetik, Gasteiztik eta Donostiatik igaro ondoren, aurrez aurreko azken castinga gaur izango da Bizkaiko hiriburuan, 10:00etatik 20:00etara.

Gaur, uztailak 12, Bilbon: EiTBren egoitza (Basurtuko Kaputxinoen bidea, 2), 10:00etatik 20:00etara bitartean.

Mota guztietako lehakideak

Duela lau egun jarri ziren martxan aukeraketa probak, eta ehunka persona aurkeztu dira. Castingaren arduradunen esanetan, aurtengo hautagaiak aurreko urtekoak baino nagusiagoak dira, 25-30 urtekoak. Aurten, gainera, nabari da hautagaiek argi dutela nora doazen, eta aurreko urteetan baino ziurrago ageri dira kamera aurrean.

Aurreko urteetan bezala, mutilen kopurua neskena baino altuago da: hautagaien % 30 emakumeak dira eta % 70 gizonezkoak. Hala ere, emakumeen artean maila altua dago.

Hautagaiek argazkia atera eta inprimakiak bete ondoren, kamera aurreko aurkezpenari eta galderei egin behar diete aurre. Sekretua naturaltasunez jokatzea eta zintzotasunez erantzutea da, eta, antolatzaileen esanetan, aurkezpenean egin eta esango direnak prestatuta eramatea da onena; izan ere, gaur arte jasotako partaideen artean maila handia egon da.

Espiritu abenturazalea izatea eta kirola eta bidaiatzea gustuko izatea eskatuko zaie parte-hartzaileei. Hala ere, mota guztietako lehiakideen bila dabiltza arduradunak: kirolariak eta fisikoki indartsuak direnak, umoretsuak eta erakargarritasunen bat dutenak... Denek dute 'El Conquistador del Fin del Mundo'ko hamalaugarren edizioko lehiakide izateko aukera.

Gaitasun fisikoak izatea abantaila dela dirudien arren, arduradunek ez dute hori bilatzen. Argi dago 'El Conquistador'eko baldintzak gogorrak direla, baina gaitasun fisikoa ez da ezinbesteko ezaugarria egoera zailei aurre egiteko. Egoera ezerdinen aurrean aurpegia eman eta ezkutatzen ez diren pertsonak bilatzen dituzte, horiek baitira abenturan urrunen helduko direnak.

Bideo-castinga

Gainera, aurreko urteetan bezala, saioko lehiakide izan nahi duten lagunek online castinga egin dezakete, "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren webgunetik bideoa bidalita. Abuztuaren 31 arte egongo da bideo-castinga bidaltzeko aukera.

Saioa eta Alex "El Conquistador del Caribe"ko lehiakideek bidalitako bideoei esker lortu zuten saioan sartzea.

Hona hemen Alexek egin zuen bideo-castingaren zati bat.

 

Hau da Saioak lehiakide izateko bidali zuen bideoa.

 

Zorte on guztioi!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • ETB1