telebista
Zinema ETBn
'Zulu' pelikula emango du ETB2k gaur gauean
A.A. | EiTB
Orlando Bloom eta Forest Whitaker ditu protagonista 22:10ean hasiko den film luzeak.
Gaur gauean, 'Zulu' pelikula emango du Euskal Telebistak bigarren katean, 22:10ean hasita. Frantziako polizia-film bat da, Jérôme Salle zuzendariak 2013an grabatutakoa, eta Orlando Bloom eta Forest Whitaker aktoreak ditu protagonista.
Ali Sokhela (Forest Whitaker) eta Brian Epkeen (Orlando Bloom) poliziek emakume baten hilketa ikertzeari ekingo diote. Substantzia kimiko baten ondorioz hil da biktima, eta, gainera, baliteke heriotza horrek arraza beltzeko haur batzuen desagerpenarekin lotura izatea. Ikerketan zehar, zurien eta beltzen arteko antzinako gatazkak ere azaleratuko dira.
Orlando Bloom eta Forest Whitakerrekin batera, beste hainbat aktore ikusiko ditugu lan honetan; Conrad Kemp, Inge Beckmann, Tinarie Van Wyk-Loots eta Regardt van den Bergh, tartean.
p>