Itxi

telebista

22:00etan

'Amor con preaviso' filma, gaur gauean, ETB2n

Marc Lawrencek zuzendutako komedia da, eta dramaz beteriko film honen protagonistak Sandra Bullock eta Hugh Grant dira.

ETB2k Amor con preaviso filma eskainiko du gaur gauean, 22:00etatik aurrera. Komedia eta dramaz beteriko film honen protagonistak Sandra Bullock eta Hugh Grant dira.

George Wade (Hugh Grant) eraikuntza enpresa bateko jabea da, eta Lucy Kelson (Sandra Bullock) bere lege-aholkularia. George ez da ezer egiteko gai bere aholkularia gabe, bost urte daramatza berarentzako lana egiten eta bere bizitzako aspektu guztien inguruan aholkatzen du; arropatik hasita, bere bikotekidearen banatze prozesuaren akordioraino.

Nahiz eta hasiera baten Georgek ez dion joaten uzten, amore eman eta joaten utziko dio baldintza batekin; bere ordezko bat aurkitzea. Aholkulari berria abokatu gaztea da (Alicia Witt) eta bere nagusiarengan interes berezia izango du.

Ez galdu, Amor con preaviso filma, gaur gauean, 22:00etan, ETB2n.