Itxi

telebista

22:15ean

'27 ordu' filma, gaur gauean, ETB1eko 'Zinez' saioan

EiTB

Montxo Armendarizen filmak 80ko hamarkadako kronika beltzaren ildo nagusiak lantzen ditu.

0:17

ETB1ek 27 ordu filma eskainiko du gaur, 22:15etik aurrera. 1986. urteko lana Montxo Armendarizek zuzendu zuen, ETBren babespean, eta Martxelo Rubio, Antonio Banderas eta Maribel Verdú ditu protagonista.

Jon (Martxelo Rubio) gaztea Donostian bizi da. Filmak haren bizitzako 27 ordu kontatzen ditu: goizeko zazpietan hasita hurrengo eguneko hamarretara arte. 27 ordu horietan, 80ko hamarkadako euskal kronika beltzarekin zerikusia duten istorioak kontatzen ditu filmak, heroinarekiko mendekotasuna eta maitasuna ardatz hartuta.

27 ordu filma, gaur, 22:15etik aurrera, ETB1en.