Itxi

telebista

Txirrindularitza

Burgosko Itzuliaren laugarren etapa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

147 kilometroko ibilbidea izango da Gumiel de Izan udalerriko Nabal upategiaren eta Clunia hiri erromatarraren artean.

0:18

Ostiral honetan, ETB1ek eta eitb.eus-ek bat egingo dute zuzenean Burgosko Itzuliaren laugarren etaparekin, 15:30etik aurrera. Gumiel de Izan herriko Nabal upategiaren eta Clunia hiri erromatarraren arteko 147 kilometroko ibilbidea izango du, mendaterik gabeko etapa bakarra. Fermin Aramendik eta Mikel Astarlozak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.