Itxi

telebista

22:30ean

'LND' saioak 'Ahí os quedáis' komedia eskainiko du gaur gauean

EITB

Saioak, gainera, Dustin Hoffmanen ibilbidea errepasatuko du haren 80. urtebetetzean.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Ahí os quedáis komedia dibertigarria eskainiko du. Foxman klaneko patriarka hil ondoren, familia osoa elkartuko da, eta juduen tradizioari jarraituz, zazpi egun eta zazpi gau pasatu beharko dituzte elkarrekin. Urteak daramatzate elkarrekin egon gabe, eta denbora luzez ezkutatu dituzten iraganeko hainbat kontu eta gorroto azaleratuko dira. Jason Bateman, Tina Fey, Corey Stoll, Adam Driver eta Jane Fonda dira lan honetako protagonistak. Aktoreen eta filmaren inguruko nondik norakoak kontatuko dizkigu Felix Linaresek emanaldiaren aurretik.

Saioak, gainera, La pareja ideal tartearen beste atal bat eskainiko du. Aste honetan, Arturo erregearen film berriko aktoreak izango dira protagonistak. Fikzioan bikotea osatu arren, bizitza errealean ere bikotekideak izateko aukerarik ote duten aztertuko dute.

Bestalde, famatuek oporrak pasatzeko gogokoen dituzten tokiak erakutsiko ditu El gran verano atalak.

Amaitzeko, Dustin Hoffman aktore ezagunak 80 urte betetzen dituen egunean, haren ibilbidea errepasatuko du Los archivos secretos de LND atalak. Besteak beste, gaztetan atentatu terrorista bat oso gertutik bizi izan zuela azalduko du.

'LND... Ahí os quedáis' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.