telebista
22:00etan
Su festa Donostiatik zuzenean, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Gozategi taldeko kideak eta 'Itsasontzi Baten' saioko Ibon Gaztañazpi eta Maitena Salinas izango dituzte gonbidatu 'Donostiako Aste Nagusia 2017' saio berezian.
Gaur, igandea, Izaro Iraetak eta Agustin Ezenarrok 'Donostiako Aste Nagusia 2017' saio berezia aurkeztuko dute Kontxako pasealekutik. Bertatik zuzenean eskainiko dituzte igandeko su artifizialak, Castelloko Caballer anaien suetxearen eskutik.
Horrez gain, Gozategi taldeko Asier Gozategi eta Iñigo Goikoetxea izango dituzte gonbidatu. Taldearen 25. urteurrena ospatzen dute eta asteazken honetan, abuztuaren 16an, kontzertua emango dute.
Ondoren, ETB1eko 'Itsasontzi Baten' saioko aurkezleek egingo diete bisita, Maitena Salinasek eta Ibon Gaztañazpik, hain zuzen ere. Pilartxo belaontzian iritsiko dira saiora, eta aurtengo euren udako abentura nolakoa izaten ari den azalduko dute.
Horrez gain, Unai Etxabek goitibeheren inguruko bideoa ekarriko du eta Joseba Olagaraik gauean izozki dendetan sortzen diren ilarak erakutsiko ditu.
'Donostiako Aste Nagusia 2017' saioa igande honetan izango da ikusgai 22:00etatik aurrera ETB1en.
B1en.