Itxi

telebista

22:00etan

'La Mirada de la Vengaza'ren bukaera harrigarria, gaur, ETB2n

EITB

Oliviak bere mendeku-planaren azken pausua ematea erabakiko du eta Etienne Chevalier hiltzeko ideia izango du.

ETB2k 'La Mirada de la Venganza' intrigazko telesailaren azken bi atalak eskainiko ditu gaur, igandea. Amaiera harrigarria izango da. Oliviak bere mendeku planaren azken pausua ematea erabakiko du, eta horretarako Etienne Chevalier hiltzeko ideia izango du. Alexandreren harridurarako, Oliviak Etiennen ezkontza eskaera onartuko du, eta Kosta Urdineko luxuzko hotel batean elkarrekin pasako duten lehen gauean hilketa burutzea pentsatuko du. Hala ere, bere planak Jorisek zapuztuko ditu, harengatik sentitzen duen mesprezua adierazi eta hiltzeko mehatxua eginez.

'La Mirada de la Venganza' igande honetan izango da ikusgai 22:00etatik aurrera ETB2n.