Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Bastidako Torneoko finala, gaur, 17:00etatik aurrera, zuzenean

EITB

Urrutikoetxea-Larunbe eta Irribarria- Merino II arteko norgehiagoka eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 17:00etatik aurrera.

Andra Mari egunez, pilota emankizuna izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en 17:00etan hasita, Bastidatik. Jaialdia Agirre-Salaverri / Dario-Merino I neurketarekin hasiko da. Ondoren, bertako torneoko finala jokatuko dute Urrutikoetxea-Larunbe eta Irribarria- Merino II bikoteek. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Xabier Anduezak egingo dute zuzeneko kontakizuna.

Eguerdian, 12:30ean, herri kirolen tartean zabaldu dute, aizkolarien Ramon Latasa saria eskaintzeko. Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek emango dute larunbatean Sunbillan jokatutako lehiaketaren berri.

Gaurko kirol eskaintza zaldi lasterketekin osatuko da. Donostiako Urrezko Kopan gertatutakoaren kontakizuna egingo dute Imanol Artolak eta Joanes Urrestarazuk 20:00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista