telebista
Gaur, 22:00etan
David Zurutuza eta Maitane Segurola, 'Donostiako Aste Nagusia 2017' saioan
EITB
Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak aurkeztutako saioak, gainera, Poleggi suetxe italiarraren su artifizialak eskainiko ditu, zuzenean.
Andre Mariaren jai egunean, David Zurutuza Realeko jokalaria eta Maitane Segurola youtuber eta telebistako aurkezlea izango dituzte gonbidatu Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak 'Donostiako Aste Nagusia 2017' saioan. Horrez gain, astearteko su artifizialak ekainiko dituzte zuzenean, Poleggi Suetxe italiarraren eskutik.
Horrez gain, Joseba Olagaraik, gauetan barraketan egoten den giro mundiala erakutsiko du, gaztetxo eta familien derrigorrezko topagunea. Unai Etxabe Lasartera joango da, hipodromoan ospatuko duten urrezko zaldi lasterketaren giroa ekartzeko.
'Donostiako Aste Nagusia 2017' gauero izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.