telebista
22:30ean
'Como Pez en el Agua' saioaren atal berri bat, gaur, ETB2n eta eitb.eusen
EITB
Maribel arrain-saltzailea izango da, Gorka, udalekuko monitorea, eta Anjel, wedding planner bezala arituko da.
Gorka Aguinagaldek, Maribel Salasek eta Anjel Alkainek bere aktore lana alde batera utzi eta beste lanbide bat ikasiko dute gaur gauean, 'Como Pez en el Agua' saioan.
Maribel arrain-saltzailea izango da, Bilbon; Gorka, Erbiko udalekuko monitorea; eta Anjel, wedding planner moduan artiko da Arrigorriagan. Astero bezala, protagonista bakoitzak lantoki berrian izango duen nagusiaren balorazioa jasoko du, baina kritikarik zorrotzenak bere lagunen eskutik etorriko zaizkio.
'Como Pez en el Agua' asteazkenero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera ETB2n