Itxi

telebista

22:30ean

Udako istorio berriak, gaur gauean, 'Con el verano a cuestas' saioan

EITB

Bañares eta Oriñoneko kanpinak bisitatu eta oporretarako plan eta proposamen berriak ekarriko ditu saioak.

Gaurko 'Con el Verano a Cuestas' saioa udako oporretan murgilduko da, plan eta proposamen berri eta dibertigarriekin. Hasteko, Bañareseko kanpinean, Errioxan, izango da, eta ondoren, Kantabriako Oriñoneko kanpinean. Horrez gain, zuhaitz gaineko etxetxoetan plan erromantikoa proposatuko du eta amaitzeko, 'party' informatiko bitxi batean izango da.

Errioxako Bañares kanpinak hainbat euskaldun erakartzen ditu urtero, horien artean, Kiki. Eibarren bizi den kubatar honek Habana txiki bat sortu du bere kanpineko partzelan, eta Kubako zigarroak eta saltsa erritmoak topatzeko herriko tokirik aproposena bihurtu da. Kanpin honetan gainera, Mirarik eta Robertok elkar ezagutu zuten. Izan ere, euskaldun mordoa dago kanpinean eta oso ohikoa da trikitixa soinuak entzutea.

Ondoren, 'Con el Verano a Cuestas' saioko lantaldea Kantabriara joango da, Oriñoneko kanpinera, hain zuzen ere. Bertako bezerorik beteranoena ezagutuko dute eta arrantzan egingo dute berarekin. Gainera, kanpinean pelikula bat grabatu duten aktoreekin arituko dira.

Osteguneko saioak gainera, opor lasaiago eta erromantikoagoak igarotzeko, zuhaitzen gainean eraikitako egurrezko etxetxoak proposatuko ditu.

Amaitzeko, bost mila partaide baino gehiago izan dituen 'party' informatiko bitxi batean izango dira. Bertan gainera, kanpin-dendak ordenagailuak bezain garrantzitsuak direla konturatuko dira.

'Con el Verano a Cuestas' ostegunero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

strong>