telebista
22:30ean
'El amor está en el aire' komediaren estreinaldia, asteartean 'LND'en
EITB
Saioak gainera, Clive Owen eta Rihanna aktoreak hartuko ditu protagonista La pareja ideal atalean.
'La Noche de…' saioak El amor está en el aire komedia frantsesa estreinatuko du telebistan. Pelikulak New Yorketik Parisera hegazkin bidaia alboan eserita egingo duten Julie eta Antoineren istorioa azalduko du. Aspaldi elkarrekin egondako bikotekide ohiak dira, eta Antoinek Julie berriro konkistatu nahi izango du bidaiak irauten dituen sei orduetan. Ludivine Sagnier eta Nicolas Bedos dira protagonistak, eta Felix Linaresek aktore zerrendaren eta filmaren grabazioaren datu guztiak emango ditu.
Bestalde, Clive Owen eta Rihanna aktoreak La Pareja ideal ataleko protagonistak izango dira. Biek bigarren mailako paperak dituzten estreinatu berri den Valerian pelikulan, eta gutxienez, ezaugarri bat dute komunean: biek haurtzaro oso gogorra izan zuten.
Saioak gainera, John Cena aktore eta borrokalariaren bizitzaren inguruko erreportaje harrigarria eskainiko du Linea Caliente atalean.
Amaitzeko, zinearen historiako bikini eta bainujantzirik ikusgarrienak azalduko ditu 'LND'k.
'La Noche de… El amor está en el aire' astearte honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB2n.
ETB2n.