telebista
22:15ean
George Clooney eta Brad Pitt, eta 'Ocean's Thirteen'en, gaur gauean ETB2n
EITB
Erredakzioa
Steven Soderberghek zuzendutako filma, lapurreten ingurukoa, 22:15ean izango da ikusgai. 'Ocean´s Eleven' eta 'Oceans Twelve' lanen hurrengoa da.
-
George Clooney y Brad Pitt
Euskal Telebistaren bigarren kateak Ocean´s Thirteen filma eskainiko du gaur gauean, abuztuak 26. Aktore bikainak batzen dituen thrillerra 22:15ak aldera izango da ikusgai.
Reuben Tishkoff-ek (Elliot Gould), erretiroa hartu ondoren, ondo bizitzeko asmoa du, baina Willy Bank (Al Pacino) lagunarekin elkartu eta dena aldatuko da. Honek ziria sartu eta dituen ondasun guztiak kenduko dizkio. Horrekin konturatzen denean, Tishkoffek laguntza eskatuko dio Danny Oceani (George Clooney), eta, beste lagun batzuekin batera, Banken aurkako mendekua pentsatzen hasiko dira. Horretarako, aurretik egin zituzten lapurretetarako erabili duen taldea bilduko du berriz ere, eta, denen artean, Bank aberatsa porrotera eramateko plana prestatuko dute.
Ez galdu Ocean´s Thirteen filma larunbatean, 22:15ean, ETB2n.