Itxi

telebista

ZINEMA ETB-N

'La Noche de...' saioak 'Blue Jasmine' filma eskainiko du gaur

EITB

Saioak, gainera, Tom Cruise eta Winston Churchill hartuko ditu protagonista.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Blue Jasmine film bikaina eskainiko du. Woody Allenek zuzendutako pelikula da, eta Cate Blanchett aktorea da protagonista, Jasmine, New Yorkeko goi mailako emakume dirudunaren paperean. Egun batetik bestera, dirurik eta etxerik gabe geratuko da Jasmine, eta ahizparen etxera joatea erabakiko du, San Frantziskora. Bertan, bere bizitzako unerik larriena gainditzeko, irtenbide bakarra aurkituko du: depresioaren kontrako pilulak hartzea. Blanchettek aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen pelikula honetan egindako lanagatik.

Saioak, gainera, Tom Cruise hartuko du protagonista. Aste honetan estreinatuko du pelikula berria, Sarah Wright aktorearekin batera, eta 'LND'k bien ibilbidea aztertuko du La pareja ideal atalean.

Bestalde, Winston Churchill pertsonaia historikoaren erreportaje interesgarria eskainiko du saioak. Christopher Nolan zinemagilearen Dunkerque pelikulan ez ezik, laster estreinatuko diren bi film berritan ere izango da protagonista.

Amaitzeko, Hollywooden ibili diren euskaldun batzuen berri ere emango du.

'La Noche de... Blue Jasmine' astearte honetan izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.

trong>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista