telebista
Aktualitate gaiak
Katalunia hizpide, gaur eguerdiko 'En Jake' saioan
EITB
Xabier Lapitzek gidatzen duen saioak Fabio Gonzalez, Laura Mintegi, Alberto Surio eta Txema Herzog izango ditu solaskide.
Gaur, irailak 6, Kataluniako Parlamentuak erreferendumaren legea onartuko du eta 'En Jake' saioak gertatzen den guztiaren azkeneko ordua jarraituko du gertutik.
Xabier Lapitzek, gainera, Fabio Gonzalez, Laura Mintegi, Alberto Surio eta Txema Herzog kolaboratzaileak izango ditu saioan, eta Kataluniako egun-eguneko gaiak aztertuko dituzte solasaldirako mahaiaren inguruan. Horrez gain, La Navaleko langileen egoera aztertuko dute eta yihadismoaren erradikalizazioaren prebentzioaz arituko dira.
'En Jake' asteazken honetan izango da ikusgai, 12:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.
ETB2n.