00:15

telebista

22:30ean

'La Noche de… Yoyes', gaur gauean, ETB2n

EITB

Saioak, gainera, Cate Blanchett aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du; Schwarzenegger eta Al Pacino  gazteleraz hitz egiten erakutsiko ditu eta Anthony Perkins aktoreari buruz arituko da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak Yoyes pelikula eskainiko du. ETAk duela 31 urte hil  zuen taldekide ohia zen Dolores Gonzalez Catarain Yoyes, eta horren heriotza inflexio puntua izan zen ETAren historian, baita Euskadiren historian ere. Horregatik, Helena Tabernak zuzendutako zine modernoaren pelikula klasikoa eskainiko du 'LND'k astearte gauean, eta Felix Linaresek grabazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak eskainiko ditu emanaldiaren aurretik.

Saioak, gainera, Cate Blanchett aktorearen ibilbidea errepasatuko du. Blue Jasmine pelikulan egindako lanarengatik Oscar bat irabazi zuen, eta paper batetik bestera asko alda daitekeen aktorea da.

Horrez gain, Schwarzenegger eta Al Pacino aktoreek gaztelaniaz nola hitz egiten duten erakutsiko du 'La Conquista de Hispania' atalak.

Amaitzeko, 'LND' saioak  Anthony Perkins Psikosia pelikulako protagonistaren inguruko erreportajea eskainiko du. Traumaz beteriko bizitza izan zuen. Aste honetan 25 urte dira hil zela.

'La Noche de… Yoyes' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena