Itxi

telebista

22:30ean

Misterioz beteko da gaurko 'Con el Verano a Cuestas' saioa

EITB

Saioa Objektu Hegalari Ezezagunen alerta batean izango da Arabako Errioxan eta izaki magikoen presentzia aztertuko dut Las Casas de la Cascada kanpinean.

ETB2ko 'Con el Verano a Cuestas' saioa misterioz inguratuko da gaur gauean. Hasteko, OHE (Objektu Hegalari Ezezagunen) alerta jasoko dute eta Arabako Errioxara joango dira ufologian adituak diren hainbat lagunekin, Samaniegora, hain zuzen ere. Gau osoa pasako dute seinale arraroen bila eta penintsulako toki ezberdinetatik OHEak ikustera etorri den jendea ezagutuko dute bertan.

Misterioak aurrera jarraituko du Las casas de la Cascada kanpinean. Bertako arduradunak, Koldok, iratxoak, maitagarriak eta beste izaki magikoak kanpineko ur-jauziaren inguruetan bizi direla azalduko du. Bezero asko hurbiltzen dira urtero bainu bat hartzearekin batera, kantatuz izaki magikoak erakartzeko asmoarekin.

Agatha Christieren Hilketa Orient Expressean eleberriko trena gogoratuz, Roblako trena hartuko dute. Liburukoak baino misterio gutxiago dauka, baina askoz dibertigarriagoa da. Lagun taldearekin bidaiatzeko eta jendea ezagutzeko toki aproposa.

Amaitzeko, Playa de Isla Kantabriako kanpinera joango dira. Kanpineko festak ospatu dituzte eta eguna hondartzan igaro ostean, gazteek zein helduek mozorro lehiaketa batean parte hartuko dute.

'Con el Verano a Cuestas' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n y eitb.eus-en.

ong>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista