telebista
22:30ean
Erronka berriak, gaur, 'Como Pez en el Agua' saioko hiru protagonistentzat
A.A. | EiTB
Maribel mekanikari lanetan arituko da, Gorka txakur hezitzaile modura eta Anjel mago bilakatuko da.
Maribel Salasek, Gorka Aguinagaldek eta Anjel Alkainek erronka berri bana izango dute esku artean gaur gauean 'Como Pez en el Agua' saioan. Maribelek garaje bateko mekanikari lana ikasi beharko du; Gorka txakur-hezitzaile izateko prestatuko da, eta Anjel taula gainera igoko da, baina ez aktore izateko, magoa baizik.
Ohi denez, lehenengo nagusiek epaituko dute euren lana, baina hirukoa elkartuko da ondoren, eta bakoitzak besteen lanari buruz duen iritzia emango du.
'Como Pez en el Agua' asteazkenetan izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean.
30ean.