telebista
22:00etan
San Mateo pilota txapelketa, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Olaizola II-Zabaleta eta Ezkurdia-Albisu bikoteek jokatuko dute partida nagusia.
Gaur gauean, ETB1ek eta eitb.eus-ek Logroñoko San Mateo feriako jaialdia eskainiko dute 22:00etan.
Atariko partida Elordi-Merino eta Agirre-Salaverri bikoteen artekoa izango da, eta Olaizola II-Zabaleta eta Ezkurdia-Albisu arituko dira aurrez aurre partida nagusian, txapelketakoan. Ondoren, Gorka-Tolosa bikoteak Peña-Beroiz bikotearen aurka neurtuko ditu indarrak.
Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Xabier Anduezak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.
en kontakizuna.