Itxi

telebista

00:25ean

'El silencio de los fusiles' dokumentala, gaur gauean, ETB2n

A.E. | EiTB

FARCeko gatazkaren amaierari buruzko dokumentalak bake-prozesuak amaierara arte izandako traba eta oztopoak aztertuko ditu.

Gaur iluntzean, 00:25ean, ETB2n, Natalia Orozcok zuzendutako El silencio de los fusiles dokumentala izango da ikusgai, FARCeko gatazkaren amaieraren inguruan. Erreportajeak bake-prozesuak amaierara arte, Juan Manuel Santosek 2016ko abenduan Bakearen Nobel saria jaso zuen arte, izandako traba eta oztopoak azaleratuko ditu.

Nola utzi gerra atzean? Nola lortu bakea? Gatazka armatuak 50 urte iraun eta bake prozesuak hiru aldiz porrot egin ondoren, Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (FARC), Kolonbiako talde iraultzaile ospetsuenak, eta Kolonbiako Gobernuak bakea lortzeko itun historikoa egin zuten. Bake-hitzarmenaren sinadurak, 2016ko irailean, adiskidetze nazionala lortzeko bidea erraztu eta FARCek Kolonbiako jokaleku politikoan sartzea ahalbidetu zuen.

Ordura arte, 8.000 gizon eta emakume gerrillariak eta haurrak oihanean bizi izan ziren, hainbat hamarkadatan. Munduko gerrillarik zaharrena bihurtu zen, baina azkenean gatazka hau inork ez zuela irabaziko ondorioztatu zuten. Kolonbiako Gobernua ere, iritzi berekoa zen.

Lau urte luzez askatu zuten gatazka, Kuban gogor negoziatu ondoren. Alderdi ugari zeuden bertan sartuta: gerrilla, Estatua, militarrak eta paramilitarrak, eta milioika biktimak. Urte horietan guztietan, Kolonbiako iritzi publikoak sentimendu kontrajarriak adierazi ditu: adiskidetzearen itxaropena, bateko, eta nekea eta haserrea, herrialdea izutu zutenek eragindakoa, besteko.

Negoziaketa garaian, Natalia Orozcok, Kolonbiako RCN kate publikoko kazetariak, gerrillako agintariekin eta Gobernuko negoziatzaileekin egotea eta hitz egitea lortu zuen.

El silencio de los fusiles dokumentu historikoa da, muturreko jarrerak zituzten lagunak mahaian eseri eta elkar hartzea lortu zutela erakusten duen dokumentu historikoa.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema