Itxi

telebista

EiTB-n gertatzen ari da

Gauero, ETB1en gertatzen ari da

EITB

'Ur Handitan', 'Izan Invictus', 'Baskoniako Historia Bat', 'Go!azen' eta 'Herri Txiki, Infernu Handi', ETB1eko gauetako apustu nagusiak.

Udazken honetan, ETB1ek programazio eskaintza zabala izango du gauero.

Astearteetan, Xabier Madariagak 'Ur Handitan' erreportaje saioa aurkeztuko du 22:15ean. Gizartean interesa eta kezka pizten duten gaiak mahai gainean jarri, eta zuzeneko lekuko eta adituen iritziak jasoko ditu saioak.

Asteazkenetan, 'Izan Invictus' realitya izango da ikusgai 22:15ean. Julian Iantzik aurkeztuta, lehiakideak munduko oztopo lasterketa latzenetan parte hartzeko prestatuko dira menderakaitz bihurtzeko helburuarekin.

'Baskoniako Historia Bat' dokumental sailak historiaren kontaketa berria eta bizia egingo du ostegunetan, 22:15ean, garaian garaiko ikerketak eta datuak oinarrian hartuta idatzitakoa, eta irudi erakargarriekin jantzia.

Ostiraletan, 'Go!azen' telesail arrakastatsuak Basakabi udalekuko abentura berriak ekarriko ditu, umorea, maitasuna, dantza eta musika uztartuz, 21:00etan. Lehendabizi, udaberrian egindako castingaren nondik norakoak erakutsiko dituzten lau saio berezi eskainiko dira, urriaren 6tik aurrera.

60 herri baino gehiago bisitatu ostean, ibilbide berri bati ekiteko prest dira Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi. Dena den, urriaren 8ra arte itxaron beharko dugu 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren atal berriak ikusteko, igandero, 22:00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista