telebista
12:00etan
Kataluniako azken ordua aztergai, gaur eguerdian, 'En Jake'n
EITB
Xabier Lapitzek Guillermo Nagore, Laura Mintegi, Juantxo Iturria eta Txema Herzog solaskideak izango ditu platoan.
Xabier Lapitzek aurkeztuta, gaurko 'En Jake' saioak Kataluniako azken ordua jarraituko du gertutik. Horretarako, Guillermo Nagore, Laura Mintegi, Jauntxo Iturria eta Txema Herzog kolaboratzaileak izango ditu mahai-inguruan.
Besteak beste, Estatuak Mossoen kontrola hartu izanaren kontra Kataluniako gobernuak aurkeztutako errekurtsoaz eta erreferendumaren mahaiak osatzeko jakinarazpenen bidalketaz arituko dira. Gainera, Guardia Zibilak erreferendumarekin kolaboratuko duten udaletxeen gaineko informazioa biltzen jarraitzen du.
'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 12:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.