Itxi

telebista

Umorea ETBn

Saltxitxa-saltzailea izango da Gorka Aginagalde gaur 'Como pez en el agua'n

EiTB

Anjel Alkain personal shopper bihurtuko da, eta Maribel Salas golf zelai bateko arduradun izango da, 22:30etik aurrera, ETB2n.

Personal shopper, saltxitxa-saltzaile eta golf zelaiko arduradun lanetan arituko dira 'Como pez en el agua' saioko hiru protagonistak gaur gaueko saioan.

Anjel Alkain eta Gorka Aginagalde Bilbora joango dira lanera. Lehendabizikoak personal shopper baten ofizioa nolakoa den ikasiko du. Nolako erosketak egingo ote dizkie bere bezeroei? Gorka Aginagalderi, aldiz, eskularruak jartzea egokituko zaio, saltxitxak egiten ikasteko. Kalitatezko hestebeteak nola egiten diren ikasiko du lehendabizi, eta horiek saltzen asmatu beharko du ondoren. Dirurik lortuko ote du?

Azkenik, Arabako Urturi golf zelaira bidaliko du saioak Maribel Salas. Bertako arduradun lanetan aritu beharko du, zelaia ongi dagoela ziurtatzen, sarrerak kontrolatzen... Kasu honetan, gainera, Patxi Perez aktorea izango du lan horietan lankide.

Astero, euren lanbideak utzi eta beste lan batzuetan jartzen ditu saioak hiru aktoreak. Alkain sukaldari, mago, gimnasioko monitore edota zirkuko artista lanetan ikusi dugu dagoeneko. Gorka Aginagalderi suhiltzaile, txakur-hezitzaile eta lorezain izatea egokitu zaio, besteak beste. Eta Maribel Salas orkestrako kantari, boxeatzaile, mekanikari edo baserritar baten lanetan murgilduta ikusi dugu.

Saioetan irakasle izan dituzten profesionalen balorazioa jaso behar izaten dute, baina, horrez gain, euren lankideek egiten dituzten komentarioak entzun eta onartu ere egin behar izaten dituzte.

'Como pez en el agua' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.

s-en eta ETB2n.