telebista
12:00etan
Kataluniako Segurtasun Batzordearen deialdia hizpide, 'En Jake' saioan
EITB
Xabier Lapitz aurkezleak Maite Iturrate, Ibon Rodriguez, Josu Montalbán eta Eduardo Portero solaskideak izango ditu saioan.
Xabier Lapitzek aurkeztuta, 'En Jake' saioak egun-eguneko politika gaiak aztertuko ditu gaur goizean, Maite Iturrate, Ibon Rodriguez, Josu Montalbán eta Eduardo Portero solaskideekin.
Besteak beste, Carles Puigdemont presidenteak ostegunerako egin duen Kataluniako Segurtasun Batzordearen deialdia izango du saioak hizpide. Bilera horretan, urriaren 1eko erreferenduma saihesteko Fiskaltzak hartutako neurriak jorratuko dituzte.
Mahai- inguruan, halaber, asteazkenean Kataluniari buruz izan zen Kongresuaren Kontrol saioa izango dute aztergai, baita osteguneko Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkura ere. Amaitzeko, Ernaik deitutako Kataluniaren aldeko Borroka Egunaz arituko dira.
'En Jake' gaur goizean emitituko da 12:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.