Itxi

telebista

22:30ean

'El camino catalán' erreportajea, gaur gauean, ETB2n

A.A. | EiTB

Africa Baetak gidatuko duen '360º' saio berriko lehen atala da. Hilean behin, aktualitate gai bat izango dute aztergai.

Gaur, Kataluniako erreferenduma ardatz izango duen El camino catalán erreportajea izango dugu ikusgai ETB2n, 22:30ean. Africa Baeta gidari izango duen '360º' saio berriaren lehen atala izango da. Aktualitate gaien inguruko erreportajeak izango dira, eta hilean behin eskainiko da.

Ostegun honetako El camino catalán erreportajean, Africa Baeta Kataluniara joango da, bertan bizi den giroa jasotzera. Urriaren 1eko erreferendumaren atariko gertaeren aurrean kataluniar gizarteak duen iritzia bilduko du.

Artur Mas Kataluniako presidente ohiarekin izandako elkarrizketaren pasarteak bilduko ditu erreportajeak. Orobat, beste hainbat pertsonalitate ezagunen iritzia jasoko ditu: Jose Maria Gay de Liebana, Finantza Ekonomia eta Kontabilitateko irakasle titularra Bartzelonako Unibertsitatean; Lluis Llach, musikari eta kantautorea; Pilar Rahola, idazle eta politikaria, eta Teresa Forcades, moja eta teologoa.

'360º' saioko lan-taldea herritarrekin ere mintzatuko da, landa eremuetan zein hiri guneetan, Kataluniaren orainaz eta etorkizunaz. Halaber, kultura, ekonomia eta enpresa munduko lagunen ikuspuntua bilduko du.

El camino catalán erreportajea, gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en.

itb.eus-en.