telebista
22:30ean
'Egin'en sorreraren 40. urteurrena hizpide, gaur gaueko '7 días' saioan
EiTB
Saioak, gainera, gertutik jarraituko du Kataluniako egoera, eta, besteak beste, Pedro J. Ramirez kazetariarekin eta Ignacio Gonzalez Jueces para la Democracia elkarteko bozeramailearekin arituko dira.
Gaur gauean, '7 días' saioak Egin egunkariaren sorreraren 40. urteurrena hartuko du hizpide, Estibaliz Ruiz de Azuaren eta Arantza Ruizen eskutik. Programako lantalde batek egunkariaren egoitzan sartzea lortu du, eta zein egoeratan dagoen erakutsiko dute. Halaber, itxieraren inguruan mintzatuko dira Egin-eko zuzendari izandako Jose Felix Azurmendirekin eta Jabier Salutregirekin.
Gai horri buruz eta Kataluniako egoeraz arituko dira mahaiaren inguruan Montse Ramirez, Maite Iturrate, Iñaki Iriondo, Isabel Camacho eta Eva Domaika solaskideak. Halaber, Pedro J. Ramirez kazetariak eta Ignacio Gonzalez Jueces para la Democracia elkarteko bozeramaileak erreferendumaz duten iritzia ere emango dute Madrildik.
Gainera, Xabier Lapitz kazetaria izango dute berriemaile, Bartzelonatik zuzenean, Kataluniako Prozesuaren protagonista garrantzitsuenak elkarrizketatuz.
'7 días' gaur izango da ikusgai, 22:30ean hasita, ETB2n eta eitb.eus-en.