Itxi

telebista

Aldaketak

ETB2ko programazioa aldatuko da gaur Kataluniako berri eskaintzeko

A.A. | eitb.eus

'El programa de Klaudio' saioa ohi baino luzeagoa izango da, eta, gauean, albistegi berezia egongo da, aurreikusitako programazioaren ordez.

Gaur, urriak 4, ETB2ko programazioa aldatu egingo da. Kataluniatik datozen berri ugariak kontuan hartuta, 'El programa de Klaudio' saioa luzatu egingo da arratsaldean. Gauean, berriz, albistegi berezia eskainiko da, 22:15ean.

Aldaketa horien ondorioz, gaur ez dira egongo 'Dale una vuelta' lehiaketa eta 'Como pez en el agua' umore saioa.