telebista
22:05ean
'Dos a la carta' komedia, gaur gauean, ETB2n
eitb.eus
Erredakzioa
Andoni Agirregomezkorta, Adria Collado, Carolina Bang, Sergi Lopez eta Melani Olivares aktoreak ditu protagonista pelikulak.
Euskal Telebistaren bigarren kateak Dos a la carta komedia dibertigarria eskainiko du gaur, urriak 7. Andoni Agirregomezkorta, Adria Collado, Carolina Bang, Sergi Lopez eta Melani Olivares aktoreak ditu protagonista.
Oscarrek, broker hiritar hotz eta kalkulatzaileak, eta Danik, ofiziorik gabeko baserritar baldarrak, anaiak direla jakingo dute. Paraje galdu batean kokatuta dagoen jatetxe baten jabetza partekatu beharko dute.
Dos a la carta filma larunbat honetan izango da ikusgai, 22:05etik aurrera, ETB2n.