telebista
22:05ean
'Muerte de una joven' telesail laburra, ETB2n
eitb.eus
Erredakzioa
Bi atal ditu telesailak, eta igande honetan (urriak 8) eskainiko du ETB2k lehena. Bigarrena, berriz, hilaren 15ean izango da ikusgai.
Euskal Telebistaren bigarren kateak Muerte de una joven (Tod eines Mädchens) telesail laburraren lehen atala eskainiko du igande honetan, urriak 8, 22:05etik aurrera. Bigarrena, berriz, hilaren 15ean izango da ikusgai.
Itsaso Baltikoko herri txiki bateko biztanleak erabat hunkituta geratuko dira Jenniferren (14 urte) gorpua topatutakoan. Hella Christensen detektibea da ikerketaren arduraduna, eta hilketa burutu duen susmagarri bat du: bere semea.
Ez galdu Muerte de una joven telesailaren lehen atala, igande honetan, ETB2n, 22:05etik aurrera.