Itxi

telebista

22:30ean

Nafarroako Erriberan izango da gaur gaueko 'Juego de Cartas' saioa

EITB

Javi Sierra sukaldariak aurkeztuta, El Lechuguero, Trinquete, La Braserie de Belén Floristan eta La Fiterana jatetxeak bisitatuko ditu saioak.

Nafarroako Erriberara joango da gaur gauean 'Juego de Cartas' saioko furgoneta, produktua oinarri duten jatetxe onenak bilatzera.

Hasteko, Cascanten El Lechuguero jatetxean egongo dira. Carmelo Roncal jabeak inguru horretan aspalditik oso ezaguna den jatetxearen sekretuak emango ditu jakitera.

Bigarren geldialdia Tuterako Trinquete jatetxean egingo dute. Elena Perez jabeak sukalde proposamen osoa egingo du. Jatetxeak, hain zuzen ere, bere baratzetik ateratzen ditu bere gai nagusiak.

Ondoren, Arguedasera joko dute, eta La Braserie de Belen Floristan jatetxea bisitatuko dute bertan. Inguru horretako paisaiarekin kontrastea egiten duen orban beltzez betetako aurrealde bereziko jatetxearen eskaintza ezagutu ahal izango dugu.

Fiteron amaituko da saioa, La Fiterana jatetxean. David Gonzalez sukaldaria da bertako arduraduna, bere burua oso lehiakortzat duen gizona.

'Juego de Cartas' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.