Itxi

telebista

20:00etan

Zaldibian izango da, gaur, 'Historias a Bocados'

EITB

Ander Gonzalez sukaldariak Gipuzkoako herri honetako gastronomia ezagutuko du bertako biztanleen eskutik.

Larunbat honetan, Ander Gonzalez sukaldariak Zaldibia bisitatuko du 'Historias a Bocados' saioan. Bertako biztanleen eskutik, herriko istorio gastronomikoak ezagutuko ditu.

Zaldibiako jakirik ezagunena mondejua da. Maixabel Urkiolak, Illati tabernako jabeak, erakutsiko dio Ander Gonzalezi mondejua nola egiten den, eta Miguel Mari Irastorza Ardiki kultur elkarteko kidearekin dastatuko dute.

Jose Luis Etxeberria Xapre trikitilaria ere ezagutuko du Anderrek. Trikitixa jotzeaz gain, baba jana egingo dute Arrese jatetxean.

Horrez gain, Beni Gallurralde 62 urteko emakumearekin korrika egitera joango da Ander. Ondoren, Gaztelu elkarte gastronomikoan arroza txirla eta kalabazinarekin prestatuko dute.

Amaitzeko, Golden Retriever txakur-haztegia ezagutuko du. Jabea Maria Oruna da, 1999an Miss Gipuzkoa eta 2000an Miss Euskadi izandako emakumea. Anderrek olagarro entsalada prestatuko dio Mariari.

'Historias a Bocados' larunbat honetan izango da ikusgai, 20:00etan, eitb.eus-en eta ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista