Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados', gaur, Bakaikun

EITB

Ander Gonzalezek Nafarroako Sakanako herria bisitatuko du esperientzia gastronomiko berrien bila.

Ander Gonzalez sukaldariak Bakaiku, Nafarroako Sakanako herria, ezagutuko du gaur 'Historias a Bocados' saioan.

Bisita hasteko, Barnetegira joango da, eta, Pilar mantenu-arduraduna eta Yerai sukaldaria lagun, 1990. urtetik martxan dagoen zentroaren hainbat istorio ezagutuko ditu. Bitartean, Bakaikuko barnetegiko ikasleek gustukoen duten postrea dastatuko du: arroz-pastela.

Bestalde, ezin Bakaikun egon eta patxarana dastatu gabe joan. Ander Gonzalez Anarekin joango da basaran bila, eta patxarana etxean egiteko sekretu guztiak ezagutuko ditu haren eskutik. Anak Bakaikun dagoen taberna bakarra du, Koxko taberna, eta bertan, indabak sakramentuekin prestatuko dizkio Anderri.

Arkume errotak litiruelak izenarekin ezagutzen dira Bakaikun, eta Iñakik bere amak beti prestatu izan dituen bezala egingo dizkio litiruelak Anderri.

Amaitzeko, Margarita eta Regina Urrestarazu ahizpa bikiak ezagutuko ditu Anderrek. Bertako hesteki tipikoen sorta dastatuko du biekin.

'Historias a Bocados' igande honetan izango da ikusgai, 20:00etan hasita, eitb.eus-en eta ETB2n.

ETB2n.