Itxi

telebista

Audientzia

Urteko 'La Noche De...' saiorik ikusiena izan zen asteartekoa

EITB

ETB1eko 'Ur Handitan' saioak, bere aldetik, %8,7ko audientzia zatia lortu zuen euskaldunen artean.

Astearteko 'La Noche de?' saioa urteko atalik ikusiena izan zen, %14,4ko audientzia zatiarekin. Felix Linaresek, El rastro del delito pelikularen aurkezpena egiteaz gain, Hollywoodeko zenbait aktoreren eta filmazioren inguruko erreportajeak eskaini zituen. Saioak 220.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

El rastro del delito intrigazko filmaren estreinaldiak, bere aldetik, %8,0ko audientzia zatia eta 174.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.

'Ur Handitan'

Astearte gauean, ETB1eko 'Ur Handitan' erreportaje saioak %3,0ko audientzia zatia eta publiko euskaldunaren %8,7ko kuota bereganatu zituen. Xabier Madariagak aurkeztutako saioak heriotzaren ondorengo jokaera eta doluak aztertu zituen eta gaiaren inguruko hainbat lekukotasun jaso zituen. Erreportajeak 49.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista