Itxi

telebista

22:30ean

'Con la Calle a Cuestas' azokara joango da gaur gauean

A.E. | EiTB

Ordiziako ferian, Gasteizko Erdi Aroko azokan, Bermeoko azoka txikian eta Bilboko Open Your Ganbaran izango dira.

Gaur gauean, ETB2ko 'Con la Calle a Cuestas' giro eta itxura ezberdina duten lau azokatara joango da.

Programaren lantaldeak Ordiziara egingo du bisita asteko bere egun handian: Gipuzkoako herriak asteazkenero eta aspalditik azoka tradizionala egiten du. Bertan, jai giroan, euskal baratzeko produkturik onenak aurkitu daitezke.

Jai giroan egiten dute, halaber, urtero garai honetan Gasteizen Erdi Aroko azoka. Hiriak denboran atzera egiten du, eta koblakariz, trobadorez, zaldunez eta bufoiz betetzen dira zoko guztiak.

Herriz herri gisa guztietako maukak eskaintzen dituzten azoka txikiak ere ezin ditugu ahaztu. 'Con la Calle a Cuestas' saioak Bermeon eman du astearte goiza, azokaren berri emateko. Saltzaileek jartzen dituzten postuak ikusteaz gainera, erosi dutena elkarri erakusteko tabernan biltzen diren bezeroekin ere egongo dira.

Igandero, berriz, Open Your Ganbara egiten dute Bilbon. Gaileta lantegi ohiak hartzen du azoka moderno hau. Bertan, 200 erakustoki jartzen dituzte, era guztietako artikuluak saltzen dituzten saltzaile profesional eta amateurrek.

'Con la Calle a Cuestas' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.