Itxi

telebista

Audientzia

Asteleheneko 'Juego de Cartas', denboraldiko saiorik ikusiena

EITB

Urdaibaiko jatetxeak protagonista zituen saioak %11,7ko audientzia zatia eta 214.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.

Asteleheneko 'Juego de Cartas' saioa denboraldiko atalik ikusiena izan zen eta %11,7ko audientzia zatia lortu zuen.

Javi Sierra sukaldariak aurkeztuta, asteleheneko atalak Busturialdea-Urdaibaiko itsas zaporeko sukaldea izan zuen protagonista, eta 214.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

ETB2k irailean estreinatu zuen 'Juego de Cartas' saioa, eta denboraldian zehar audientziaren harrera bikaina lortu du: %8,8ko audientzia zatia eta 197.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, bataz beste.