Itxi

telebista

22:30ean

Kuadrillak protagonista, gaurko 'Con la Calle a Cuestas' saioan

EiTB

Saioak mota ezberdinetako kuadrillak ezagutuko ditu, tradizionalak eta modernoak.

Gaur, 'Con la Calle a Cuestas' saioa hainbat kuadrillarekin irtengo da, izan ere, Euskadin lagunarteko kuadrillekin irtetea oso sustraituta dagoen ohitura da. Hainbat motatako lagun taldeak daude, eta aste honetako saioak denak ezagutzen saiatuko da.

Hasteko, Bilboko Txikitero Eguneko giroan murgilduko da 'Con la Calle a Cuestas' saioa. Txikitero kuadrilla ezberdinak ezagutuko ditu bertan, eta urteetan zehar nola aldatu diren galdetuko diete.

Kuadrillak izan duen garapenari jarraituz, kuadrilla 2.0 nolakoa den azalduko du saioak. Izen hori hartzen dute sare sozialen eta interneten bitartez sortu diren lagun taldeak. 'Con la Calle a Cuestas' Iruñera joango da, instagramer talde batek antolatu duen hitzordura.

Lagun talde klasikoenetako bat, baina, herriko jaietan ikusten ditugun kuadrillak dira. Euskaldunoi ez zaigu arraro egiten, baina kanpotarren arreta bereganatzen du jaietan lagunartean antolatzeko dugun modu berezi hau. 'Con la Calle a Cuestas' Basauriko jaietan izango da, kuadrilla bizimodu hau gertutik ezagutzeko.

Bestalde, haurtzaroan izandako lagun taldea da gure bizitzan garrantzitsuena, baina harreman asko galdu egiten dira, denborak aurrera egin ahala. Hori ekiditeko, Sestaon, 67ko kinto-afaria antolatu dute, eta 170 pertsonak parte hartu dute ekimenean.

'Con la Calle a Cuestas' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.

trong>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista