telebista
Saio bereziak
'En Jake' saio bereziak, gaur
EITB
Xabier Lapitzek Bartzelonatik zuzenean jarraituko du azkeneko ordua.
Larunbat honetan, 'En Jake' saio bereziak eskainiko ditu ETB2k eta eitb.eus-ek goizeko 09:00etan eta gaueko 22:15ean. Xabier Lapitzek Bartzelonatik, zuzenean, Katalunian gertatuko denaren azken orduaren berri emango du, eta horretarako, hainbat aditu izango ditu gonbidatu Kataluniako Parlamentuaren aurrean duten plato berezian.
Goizeko programan, Xabier Lapitzekin batera Xabier Barrena, Isabel Serrano, Cristian Reino, Esther Vivas, Francesc Fabregas, Siscu Baiges, Albert Segura, Maiol Roger, Xavier Torrens, Irene Alvarez, Monica Bobé eta Tirso Garcia arituko dira.
Gauean, besteak beste, Xabier Rius, Sara Gonzalez, Jordi Mercadel eta Pilar Carracelas izango dituzte solaskide.
'En Jake' saio bereziak, larunbatean, 9:00etan eta 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.
ta eitb.eus-en.