Itxi

telebista

22:30ean

'El veredicto' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'LND'n

EiTB

Saioak, gainera, Jennifer Lawrence aktorearen bizitzako unerik beldurgarrienak errepasatuko ditu, eta Hollywoodeko aktoreen Halloweeneko mozorrorik dibertigarrienak erakutsiko ditu.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak El veredicto intrigazko filma estreinatuko du telebistan. Drama juridiko honen abiapuntua, epaiketa prozesuan izandako akats baten ondorioz emakume baten hiltzailea aske utzi izana da. Biktimaren senarra, Luc, erasoan oso larri zauritu ondoren, ospitaletik irten eta hiltzailearen bila abiatuko da mendekua hartzeko asmoz. Felix Linaresek pelikula filmatzeko lanen eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu ezagutzera filma eskaini aurretik.

Saioak, gainera, Jennifer Lawrence aktorea hartuko du protagonista, eta haren bizitzako unerik beldurgarrienak errepasatuko ditu. Halaber, Hollywoodeko aktoreen Halloween gaueko mozorrorik ikusgarri eta dibertigarrienak erakutsiko ditu También son humanos atalak. Amaitzeko, Dolph Lundgren aktorearen 60. urtebetzea hizpide hartuta, horren ibilbide profesional eta pertsonala errepasatuko du.

'La Noche de... El veredicto' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista