Itxi

telebista

22:30ean

Ferran Mascarell Generalitatearen Madrilgo ordezkaria, gaur '7 Días' saioan

EiTB

Iu Forn, Francesc de Dalmases eta Sergi Fidalgo kazetari katalanak izango dira solasaldirako mahaiaren inguruan.

Kataluniako egoera prozesu judizialean murgilduta dagoen honetan, '7 Días' saioak gaiaren inguruko azkeneko informazioak aztertuko ditu gaur. Batetik, Ferran Mascarell, Generalitateak Madrilen duen ordezkaria, elkarrizketatuko dute. Espainiako Gobernuak kargugabetu duen arren, berak ez du erabakia ontzat hartu.

Solasaldirako mahaiaren inguruan, Iu Forn, Francesc de Dalmases eta Sergi Fidalgo kazetariek Kataluniako egoera politikoaren hausnarketa sakona egingo dute.

'7 Días' saioa ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.