Itxi

telebista

Gaur

Taberna Ibiltariarekin kantari, 'Oholtzan' saioan

A.E. | EiTB

Bilboko kaleetatik barrena eskainitako kantaldia izango da ikusgai.

0:21

Gaur, 'Oholtzan' saioan, Taberna Ibiltariak Bilboko kaleetatik barrena animatutako ekitaldia eskainiko da. Talde bizkaitarrak jendea euskaraz kantatzen jartzea du helburu eta oraingo saioan ere euskal kanta ezagunen kantaldia bultzatu zuten. Denetariko euskal kantak izango dira: 'Atarratzeko gazteluko kantua', 'Bagare, 'Lau teilatu, 'Behin batean Loiolan', 'Eperrak' eta 'Erribera', besteak beste.

'Oholtzan' 22:00etan izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB1en.