Itxi

telebista

22:30ean

'La verdad duele' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche De...'n

EiTB

Saioak, gainera, Michelle Pfeiffer aktorearen ibilbidea errepasatuko du, eta James Coburn eta Bruce Lee aktoreen arteko harreman estuari buruz arituko da.

Gaur gauean, 'La Noche De...' saioak Will Smith aktorea protagonista duen La verdad duele pelikula estreinatuko du telebistan. Benetako gertakarietan oinarritutako filma da: afrikar jatorriko mediku batek futbol amerikarrean sortzen diren lesioekin lotutako gaixotasun bat aurkituko du, baina kirol munduko handikiak medikua isilarazten ahaleginduko dira. Will Smithekin batera, Alec Baldwin, Albert Brooks, David Morse, Eddie Marsan eta Luke Wilson aktoreak ikusiko ditugu bertan.

Pelikula eman aurretik, Kenneth Branagh eta Michelle Pfeiffer aktoreak protagonista dituen Asesinato en el Orient Express filmaren zinemarako bertsio berriaz arituko da Felix Linares. Urte asko dira Michelle Pfeiffer pantaila handian ikusten ez dugula, eta, hori dela eta, horren bizitzaren nondik norakoak emango dituzte Quién sabe dónde atalean.

Horrez gainera, Hollywoodeko filmazioetan aktore ezagunenek izan dituzten istripuak errepasatuko dituzte.

Amaitzeko, Los archivos secretos de LND atalean, James Coburn aktorea hartuko dute protagonista. Horren ibilbidea errepasatu eta Bruxe Leerekin izan zuen harreman estua aztertuko dute.

'La Noche De... La verdad duele' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema